2011-02-21

IPUIN FANTASTIKOAK

Aste honetan ipuinak asmatzen aritu gara.
Horretarako lehenengo bakoitzak pertsonai fantastiko baten deskribapena egin dugu.
Gero pertsonai hoiek hirunaka elkartuz ipuinak asmatu ditugu.
Denen artean zuzendu eta bat aukeratu dugu hemen erakusteko


MARI SORGINTXO, MANTXITAS ETA POTROXIMEL

Bazen behin leopardo bat Mari Sorgintxo izena zuena, hamar hilabete zituen eta zoo batean bizi zen. Zooan lagun bat zuen, puma  bat zen, magoa zen,  bederatzi hilabete zituen eta Mantxitas izena zuen.


Gau batean bi lapur zooan sartu ziren eta Mari Sorgintxo eta Mantxitas lapurtu zituzten. Kaiola batean sartu eta itsasontziz urrutiko oihan batera eraman zituzten.
Iristean, kaiola atera eta Potroximel elefantea agertu zen. Potroximel, hogei urteko elefante kakatia zen. Kaiolako animaliak ikustean, beldurtu eta korrika joan zen. Mantxitasek magia egin zuen eta bapatean beldurra desagertu zitzaion.
Bueltatu eta Mantxitas eta Mari Sorgintxo kaiolatik libratu eta zauriak sendatu zizkien.


Handik aurrera hirurak lagunak egin ziren eta poz-pozik oihanean bizi izan ziren.

MANTXITAS

MARI SORGINTXO
POTROXIMEL

2011-02-15

ESKALADA

Otsailaren 14an  eskalatzera  joan  gara Pio Baroja  kiroldegira.Han Jon eta Aitor  monitoreekin  primeran ibili  gara.

URDURITASUNA   BELDURRA   DARDARA   ADRENALINA   BERTIGOA   POZA  ALTURA

GOZAMENA...



Goraka  igotzerakoan  eta  rapelatuz  jeixterakoan!!

2011-02-14

SANTA AGEDA

Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatu dugu.
Ohitura zaharrari  jarraituz, gure makilak hartu eta koplak abestu ditugu ikastolan eta  herriko kaleetan.
Gure gelako solista Beñat Odriozola izan da eta primeran bete du bere eginkizuna.
Besteak ere oso ondo aritu gara.




2011-02-07

DANBORRADA

SAN SEBASTIAN bezperan danborrak hartu eta danborrada jo dugu ikastolako patioan.
San Sebastian martxa, tatiago, iriyarena...






SARRERA

Kaixo hemen gaude 3.B ko ikasleak gure blogga aurkezteko asmoz.