2011-05-06

GAZTAINONDOA 2

GAZTAINONDOA
Ni  Elizatxo ikastolako parkineko belardian  dagoen gaztainondo dotorea naiz.
Nire  adarren  parean LHko 3.B gela daukat eta oso  gustura pasatzen  dut eguna barruan gertatzen dena ikusiz.
Irailan etorri ziren ikasleak lehenengo aldiz gela horretara baina  ez  zidaten kaso handirik  egin.
Udazkenean  gaztainak ematen hasi nintzenean, orduan bai, orduan  hurbiltzen ziren nire gaztainak biltzera.
Egun batean ikaragarrizko sustua hartu nuen, bapatean denak eseri ziren leiho  aurrean niri begira eta ni marrazten  hasi  ziren. Oso polita nengoen, nire hostoak mila kolore zeuzkaten: horiak, gorrriskak, berdeak, marroiak…
Hor aritu ziren lan eta lan ni  guapo-guapo marrazten… ze pozik jarri nintzen!  Bere koadernoetan betirako geldituko nintzen!
Nire  hosto eta morkotz batzuk  ere bildu zituzten eta bere gela apaintzeko erabili zituzten.
Baina negua etorri zen eta hosto guztiak galdu nituen, hala ere askotan gelditzen dira niri begira gelakoari  kasorik egin gabe   eta irakasleek bronka botatzen diete. Ni  ere beti nago beraiei begira, oso kuxkuxeroa naiz eta eguna berehala pasatzen zait egiten dituzten gauzak begiratzen.
Orain negua bukatzen ari da eta nire adarretan kilima berezi batzuk sentitzen hasi naiz eta bulto txikiak ateratzen hasi  zaizkit  …baina  hor barruko  inor ez da   ohartu oraindik!!!
Gaur bai! Nerea arduraduna, konturatu da eta leihora hurbildu eta esan du:
- Kimuak atera zaizkio!!!
Oraingoan Ainhoa dato r eta hosto txiki  eta  berdeak ditudala  ohartu da  eta gelakoei  kontatu  die.
Aste honetan gela barruan jolasketetako “saskibaloia euskaraz” partidak direla eta, ez dute ikusi ni hostoz betetzen ari naizela  UDABERRIAN sartu gara eta!
Egun hauetan  hostoz betetzen  ari naizen bitartean  inbestigazio lanetan aritu dira jo eta ke , datorren astean kanpora doaz eta  zerbait prestatzen.
Baita ere antzerkiak egiten aritu dira eta primeran pasa dut dena  kuxkuxeatzen , baina... azkeneko emanaldi  nagusia egitera beste leku batera joan ziren eta ezin izan nuen ezer ere ikusi.  Hala ere gustura egon  naiz.
Egun hauetan ez da inor etortzen  ikastolara eta asper-asper eginda nago, oporretan ibiliko dira denak eta ni… hemen bakar bakarrik!
Azkenean, azaldu dira berriro  denak, bazen garaia!!!
Aztoratuta, zalapartaka, ixildu gabe,… alpertuta etorri dira baina ni oso oso pozik jarri naiz eta berehala konturatu dira hostoz bete-betea nagoela. Hain dotore ikusi naute argazkiak atera dizkidatela ikastolako aldizkarian jartzeko!
Eta noski, ni  oso  famatua sentitu  naiz.







Maiatza bukatzen ari da eta makiltxo berezi batzuk ateratzen hasi zaizkit eta horiengana erle asko hurbiltzen dira. Askotan gelako leihoa irekita ikusi eta barrura sartzen dira… eta noski, denak zalaparta eta  karraxika hasten dira, batzuk korrika ere bai,  baina  momentu horietan  ondo pasatzen dute.
Ni  ere sartuko nintzake  gela barrura… baina ezin dut mugitu, zuhaitz bat naiz!!!
Hara!!! Gaur goizean 2 arduradun egon beharrean 4 daude! Zer gertatu ote da?
Ba dakit!!! Orain,  goizez bakarrik etortzen dira ikastolara eta lan gehiago egin beharko dute.  Oso pozik dabiltza, laster oporrak hartuko dituztelako, denak pozik … baina ni ez. Hemen geldituko naiz bakar bakarrik eta asper asper eginda. Nola pasako ditut udarako egunak???
Azkeneko eguna iritsi da,Jon eta Beñat,niri buruz arbelean zerbait  idazten ari dira eta besteak kuadernoan eta nahiko triste gaude denok...baina egun hauetan txori batzuk, nire adarretan kabia egin dute eta hauekin ondo pasako dut udara.
AGUR LAGUNAK!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario